Bi noten arteko altuera-aldeari eta, beraz, entonazio-aldeari esaten zaio. Bitarte horiek bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren mailakoak izan daitezke. Ezagutzen ditugu tonua eta tonuerdia, beraz, ikus dezagun adibidez, hirudun bat zer den. Erraza da!
Do eta Mi noten arteko bitarteak hirudun izena hartzen du, izan ere eskalako hiru nota hartzen ditu. Do eta Sol artean, berriz, bostuna dago, eskalako bost nota hartzen dituelako.
Eskala musikala egituratzeko orduan garrantzitsuenak dira, sinpletasunaren eta inportantziaren arabera:
Eskala musikala egituratzeko orduan garrantzitsuenak dira, sinpletasunaren eta inportantziaren arabera:
Arestian esan digu bitarte batek bi soinu dituela. Lehenaren altuera bigarrena baino grabeagoa bada, bitartea goranzkoa da. Bestela beheranzkoa da. Soinubakar esaten zaie izen eta soinu bereko bi notei, bien artean bitarterik ez badago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina