Pentagrama idazkera musikalean bost lerro horizontal paralelo eta distantziakidez eta lau tartez osatutako sistema da. Notak bertan duen kokapenak, notaren altuera adierazten du.
Bi noten arteko altuera-aldeari eta, beraz, entonazio-aldeari esaten zaio. Bitarte horiek bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren mailakoak izan daitezke. Ezagutzen ditugu tonua eta tonuerdia, beraz, ikus dezagun adibidez, hirudun bat zer den. Erraza da!
Do eta Mi noten arteko bitarteak hirudun izena hartzen du, izan ere eskalako hiru nota hartzen ditu. Do eta Sol artean, berriz, bostuna dago, eskalako bost nota hartzen dituelako. Eskala musikala egituratzeko orduan garrantzitsuenak dira, sinpletasunaren eta inportantziaren arabera:
Zortziduna: pianoko zortzi tekla zuriren saltoari dagokio. Bere frekuentzia bikoitza da.
Bostuna: bost tekla zuriren saltoari dagokio. Hasierako soinuarekin alderatua, hiru-erdiko frekuentzia du.
Lauduna: lau tekla zurien saltoari dagokio. Hasierako soinuarekin alderatua, lau-erdiko frekuentzia du. Arestian esan digu bitarte batek bi soinu dituela. Lehenaren altuera bigarrena baino grabeagoa bada, bitartea goranzkoa da. Bestela beheranzkoa da. Soinubakar esaten zaie izen eta soinu bereko bi notei, bien artean bitarterik ez badago.
(Sagunto, 1901ekoazaroaren 22a - Madril, 1999kouztailaren 6a) espainiar musikagilea izan zen. Hiru urte zituela itsu geratu zen. Gaztetandik hasi zen Valentzian musika ikasten Antichekin. 1927. urtean Parisa joan zen eta Paul Dukasekin osatu zituen ikasketak. Garai hartan Manuel de Fallaren laguntza izan zuen. 1925. urtean konposizioko sari nazionala irabazi zuen, eta 1942. urtean musikako sari nazionala. 1940. urtean mundu osoan ezaguna den gitarra eta orkestrarako Concierto de Aranjuez (1938-1939) estreinatu zuen, eta handik aurrera Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo espainiar musikagile nagusitzat hartua izan da. 1950. urtean San Fernandoko Arte Ederretako akademiako kide izendatu zuten. Rodrigoren musikak molde neoklasikoak erabiltzen ditu, harmonia eta orkestra laguntza soila, eta kolore folklorikoa. Aipatutakoaz gainera, lan aipagarriak ditu, besteak beste:Per la flor del lliri blau (1934) poema sinfonikoa; Concierto heróico (1942); Concierto de estío (1943); Concierto galante (1949), biolontxelo eta orkestrarako; Concierto serenata(1952), harpa eta orkestrarako; Fantasía para un gentilhombre (1954), gitarra eta orkestrarako; Concierto andaluz (1967); eta Con Antonio Machado (1972), kantu eta pianorako.
1983an Espainiako Musika Sari Nazionala eman zioten eta 1996an Asturiasko Printzea saria, musika espainiarrari bultzada berriak emanez mundu-mailan ezagutzera emateagatik, eta orokorrean musika espainiarrari egindako ekarpenagatik.
"Peru eta otsoa" ipuin musikala da. Prokófiev konpositoreak instrumentuen soinuak animalien mugimenduak adierazteko erabili zituen. Marrazkiaren gainean sakatu eta asma itzazu zeintzuk diren: